IRTEERAK

Abenduak 4
DURANGOKO AZOKARA GOAZ !
Bihar, abenduak 5, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka bisitatuko dugu. Aurtengoa, azokaren 48. urteurrena da, lehendabiziko durangoko azoka 1965ean burutu zelarik. Euskal liburu eta diskoak bultzatzea helburu duen ekimen hau, Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea ere bada. 
Bide batez, zeuen idazle eta musikari gogokoekin egoteko aukera izango duzue. Gainera, lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Baina hasierakoa ez zen moduan, gaur egungo azoka ez da liburuen eta diskoen azoka bat soilik. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.

Beraz, bihar, guzti honetaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina