EGUN BEREZIAK

Abenduak 15
ZORIONAK AMETS !
Amets Arzallusek irabazi du, gaur BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta gozamen ederra hartu dute, saio bikaina eskaini baitute zortzi finalistek.
Hemen duzue, Txapeldunak botatako agurra:

Zerutik begira daude
Joxe eta Manuel Mari,
ziega zulotik entzuten
beste euskaldun ugari.
Muxu bat iparraldeko
bertso eskolako haurrari,
lagundu nauten guztiak
Olatz eta arreba bi.
Baina ni ez bainaiz hemen
neuk sortu hutsean ari
aitarena da txapel hau
eskeintzen diot amari
haurra nintzela euskaraz
erakutsi zidanari.


Abenduak 5
AGUR ETA OHORE, MADIBA !
Gaur, 2013ko abenduaren 5a, Nelson Mandelak, Hego Afrikako presidente ohiak, utzi egin gaitu, 95 urte latzen ostean. Hegoafrikako apartheidaren aurkako ekintzailea eta politikaria izan zen, bizizitza osoa zehar berdintasunagatik borrokan ibili dena. 'Apartheid' sistema politiko arrazista gainditzeko giltzarria izan zen, eta hamarkadak egin zituen kartzelan. Espetxean zela gaixotu zen, eta azken hilabeteetan asko okertu zen haren osasuna.


"Munduak aintzat hartzeko eredua"


Abenduak 3
EUSKARAK365EGUN
Bihar, abenduaren 3a, ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Urteko egutegian, abenduaren 3an, euskarak protagonismo osoa duen arren, euskaldunok argi dugu ez dugula euskararen presentzia eta erabilera egun soil batera mugatu nahi. Euskararen eguna dela eta, Ikastolan egun osoko ekintzak burutuko ditugu:

9:00etan    Bideo emanaldia

10:00etan  "Euskaraz bizi nahi dut" Flashmove-a

12:00etan  Txalaparta, alboka eta dultzaina emanaldia eta ikastaroa

13:15etan  Bazkalordua

14:00etan  Ikasleen erakustaldiak (dantzak, bertso saioak, etab.)

15:30etan  Txokolatada goxoa!



Egun osoan zehar eta gainerako 364 egunetan EUSKARA mihian!!!

Azaroak 25
Denok dakizuenez eta gelan azaldu dugunez, gaur, azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren edo indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna da. Ikasgelan, genero biolentziaren inguruko zenbait ekintza eta aktibitate egin ditugun arren, jarraian, arlo honetan bizi dugun egoera argi islatzen duen kanta bat eskegi dizuet. Abestia entzun eta aztertuko duzue, hurrengo egunean kantuak transmititzen dizuena klasera eraman eta elkarbanatu dezazuen.


Sexu makina -Negu Gorriak


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina