2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

ZORIONAK eta URTE BARRI ON !

Klasean egindako Gabonetako bertsoa:
Doinua: gabeko izar

Abenduaren hogeia dugu
apaindu dira herriak
familiarekin elkartu eta
jango ditugu turroiak
ondo portatuz baietz ekarri
Olentzerok opariak
Gabonak dira oso politak
Ondo pasatu guztiak


2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

ERDERAKADAK ZUZENTZEN

Hizkuntza guztiek egin behar dute egoera berrietara egokitzeko ahalegina, hizkuntza txiki nahiz handi izan. Denek egin behar dute aldaketa, biziko badira. 
Bide horretan dugu euskara, baina gure herria txikia da; eta gainera, hizkuntza handi biren aldamenean bizi da. Txikia eta makala delako euskara, eta handiak eta indartsuak, berriz, frantsesa eta gaztelania askotan erabiltzen ditugu gure hizkuntzak propio ez dituen hainbat hitz edota esamolde.
Eguneroko jarioan asko dira erabiltzen ditugun erdarakadak, bai ahozko komunikazioan, baita idatzizkoan ere.

Horri guztiari aurre egiteko, eta erderakadak ekiditeko, horretan oinarritzen diren test erako bi ariketa doazkizue hor. 
KLIKATU eta baztertu ERDERAKADAK!!

Erderakadak      -      Erderakadak

2013(e)ko abenduaren 8(a), igandea

BERREKETAK IKASTEN

Matematika ikasgaian, ezezeguna zaigun gai batekin hasi gara: BERREKETAK. Hemen uzten dizkizuet, berreketen inguruan jakin behar duzuen teoria eta berrekatekin trebatzeko zenbait ariketa; jardun!!!

BERREKETAREN DEFINIZIOA
berreketen_definizioa_inma.png

BERREKETAREN ELEMENTUAK
berre_elementuek_inma.png

ARIKETAK

ARIKETAK (II)

2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

IBAIAK


Ibaietan murgildu eta blai-blai eginda gaudela ikusirik, hemen daukazue ibaien inguruko eskema. Ikasgelan, azaldutako eta landutako guztia labur-labur aipatzen da bertan (zer dira, eta ibaiaren elementuak, faktoreak eta ibilbide zatiak). Beheko "ibaiak, mapa kontzeptuala" klikatzearekin batera agertuko zaizue ibaien inguruko eskema.
Klikatu eta ikusi!

2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

IBAIAK

Behin, ekosistema barneratuta eta landuta, ibaietan murgilduko gara. Zer dakizue ibaien inguruan? Ezagutzan duzue hemendik gertu dagoen ibairen bat? Non sortzen dira?...


Ibaien inguruko ideia osatzen joateko, hemen uzten dizkizuet lagungarriak suerta daitezkeen animazio eta galdetegi bat. Lehendabizi egin ezazue galdetegia, galdetegia bukatutakoan ikusi animazioa eta animazioa ikusitakoan egin berriro galdetegia. Egurre!