ASTEKARIA

Zer landu dugu aste honetan? Orri honetan, astean zehar egiten dugunaren hausnarketak bilduko ditut.


Urriak 17-18
IKT ikasgaiaren lehendabiziko saio praktiko honetan, ordenagailuen inguruko ideiak berrikusten ibili gara; zer da hardware?, zeri deitzen zaio software?, zer da sistema eragilea? eta antzeko galderak erantzunez. Horrekin batera, Gmail kontua zabaldu eta aplikazioak erabiltzen ibili gara.
Bestalde, ikasle fitxa bete dugu guztiok, horrela, irakasleak, gure datu pertsonalen eta teknologia berrien eta hezkuntzaren esparruan izan dugun esperinetziaren berri izan dezan.
Azkenik, bakoitzak blog bat sortu du, gerora, hezkuntzarekin lotura izan beharko duen bloga izango dena.


Azaroak 14-15
Aste honetan, lauhilabetearen bukaerarako taldeetan egin behar dugun proiektuaren inguruan aritu gara. Irakasleak, lanaren nondik norakoak, entregatze datak, etab. azaldu dizkigu irakasleak. Ondoren, bost pertsonatako taldeak osatu, taldekide bakoitzari ardura edo ataza bat ezarri, horren arabera, taldeko fitxa osatu eta taldeko sites-a sort dugu, Solfamidak izena esleitu diogularik. Aurreratzean taldearen izena izango dena.

Azkenik, norberak bere bloggean eskegi ditzakeen orrialde eta elementuak aztertzen ibili gara, blogga osatzeko baliagarriak izan daitezkeen programa eta tresnak ezagutu ditugularik, hala nola, issu, clocklink, vimeo, bideoak eta antzekoak eskegitzeko teknikak, etab. Hona hemen egindako frogak: 


ALDF Infantil Pizarra digital from ALDEAFUENTE on Vimeo.

IKTak hezkuntzan duen presentzia, erabilera eta garrantziaren inguruko dokumentua:


Azaroak 22
Gaurkoan, bereziki, gaitasun digitalaren inguruan aritu gara. Kontzeptu hori lantzeko, bi bideo ikusi ditugularik: bata, La competencia digital “gaitasun digitala” izenekoa, eta bestea, ¿Qué es la Competencia Digital? “Zer da Gaitasun Digitala?” izenekoa. Jarraian, aipatutako bi bideoak dituzue ikusgai:

La competencia digital - Jordi Adell


Jordi Adell-ek bideoan aipatzen dituen ideia nagusi edo garrantzitsuetako batzuk:

Konpententzia digitalaren haritik, bost gaitasun aipatzen ditu:
           1. Gaitasun “informazionala”
           2. Gaitasun Teknologikoa
           3. Alfabetatze anitza
           4. Gaitasun genetiko kognitiboa
           5. Hiritartasun digitala

Informazioa erabilgarri eta ezagutzan bihur dezakegu?

Informazioaren eta ezagutzaren gizarte honetan, hau da, teknologia berriez osatutako mundo honetan, garatu eta jorratu beharreko esparrua da, mezuen irakurketa kritikoa bultzatzen duelako. Horregatik, eskola kurrikulum-ean ezarri beharrekoa da, horrela, gazteek edo ikasleek teknologia horiekin kontaktua izan dezaten, eta modu horretan, kritikotasunez eta sormenez joka dezaten euren aurrean.

Izan ere, adibide gisa, sareetan eta internet-en ibiltzen eta horiek era egokian erabiltzen jakin behar da. Kontrara, arriskutsua suerta daitekeelako.

¿Qué es la Competencia Digital? - Manuel Area
Manuel Area-k bideoan aipatzen dituen ideia nagusi edo garrantzitsuetako batzuk:


Eskolaren jatorria (XIX.mendea): Estatuaren esanetara eta gizarte industrialari zuzenduta zegoen instutizioa zen hezkuntza. Metodo expositiboa zen nagusi, ez baitzegoen hartu emanik irakasle-ikasleen artean. Izan ere, irakaslea erdigunea zen, irakaskuntzako protagonista.

XXI.mendea: Eskolak gizartea hezteko tresna izaten jarraitu behar du. Bestalde, teknologia berriez osatutako gizartea den heinean, horien presentzia eskolan ezinbestekoa da. 
- Informazioa tratatzen jakiteko 
- Informazioaren aurrean kritikotasunez jokatzeko 
- Informazioaren erabilera egokian trebatzeko.

Azkenik, gaitasun digitala irakasteko ezugarri edo iradokizun batzuk luzatzen ditu, hala nola, WIKI-a, blog-ak, foroak, txat-ak, etab.

Klaseari amaiera emateko, talde-lanean ibili gara, gaitasun digitalaren inguruko bi bideoetan jasotako datu eta ideiak mapa kontzeptual batean biltzen. Azkenik, guztion artean egindako eskema taldeko "sites"-era igotzeko.


Azaroak 28-29
Aste honetan, talde lanarekin jarraitu dugu, proiektua osatuz. Lehendabizi, materialen ekarpenak laburbildu
(bibliografia, Internet, praktika onak) ditugu, informazioa bilatuz, hautatuz eta aztertuz, hainbat iturri erabilita. Horretarako, bakoitzak Delicious-en bere kontua zabaldu du. Kontu honen helburua, erreferentziak gordetzea, eta  beraz, edozein ordenagailutik eskuragarri izatea delarik.
Delicious-en trebatzen ibili gara, bere erabileraren nondik norakoak ikasiz eta aztertuz.
Behin, kontua sortuta, bakoitzak proiektua aurrera eramateko baliagarriak suerta diezazkioken erreferentziak bilatu ditu. Aurkitutako erreferentzia horietatik, bat sakondu behar izan dugu, "materiala aztertzeko fitxa" betez. Horrekin bukatutakoan, taldekideon artean ibili gara bakoitzak hautatutako orrialdearen inguruko informazioa elkarbanatzen eta bakoitzak eginiko fitxa taldeko sites-eean eskegiz. Azkenean, guztietetik bakarra aukeratu eta klase aurrean aurkeztu behar izan dugularik.
Jarraian, proiektua aurrera eramateko lagungarria eta interesgarria iruditu zaigun orrialdea (sare sozialen ingurukoa):

SareSozialak

Egiteko horrekin amaitzean, egin gabe geneuzkan entregagaiak egiten ibili gara, hala nola, egeran inplikatzen diren elementuen mapa kontzeptuala eginez eta "Zer egingo dut nik ordenagailu hauekin ikasgelan?" galderari erantzuten dioten balizko azalpenak (hipotesiak) zerrendatuz.


Abenduak 12-13 
Aste honetan, bereziki, talde-lana egiten ibili gara buru-belarri. Falta zitzaizkigun entregagaiak egiten, sites-a txukuntzen eta apaintzen, egoera hautatzen eta berdifinitzen, proiektua bideratzeko diseinuan pentsatzen eta horren inguruan eztabaidatzen, etab. Azkenean, azken produktuaren diseinu gisa, blog bat egitea erabaki dugu. Egoera ikusirik eta ikasgelan baita gizartean dauden baliabide digitalen kopurua erraldoian oinarriturik, sare sozialen inguruan arituko den blog-a, alegia. Horren bitartez, sare sozialek izan ditzaketen arriskuez eta hauen erabilera zuzenaz jakinarazi nahi daitugu ikasleak.

Hala ere, proiektua egiteaz gain, beste zenbait beharretan ere ibili gara. Zenbait web orrialdea bisitatu eta bertako programak erabiltzen eta horietan trebatzen irakatsi digu irakasleak, hala nola, glogster (kartelak egiteko programa), jig zone (puzzleak osatzeko orrialdea) eta voki (pertsonai animatuak sortzeko orrialdea). Hona hemen, voki-k eskaintzen duen animazioetako bat: 

Abenduak 19-20
IKT ikasgaiaren azkenak izan diren bi saio hauetan, proiektuaren eta haren diseinuaren inguruko aurkezpenak egiten ibili gara. Guztira, 5 taldek aurkeztu dugu jorratutako material didaktikoa. Proiektu eta material interesgarriak azaldu dira, gehienbat ikasleei zuzendutako blogak zirelarik. Gure lana, esaterako, ikasleei zuzendutako sare sozialen inguruko blog batean datza. Bertan, sare sozialak egoki erabiltzeko aholkuak eta hauek izan ditzaketen arriskuak txertatu ditugularik. Izan ere, IKT-ak lehen hezkuntzan egongo direla eta egon behar direla gauza jakina da, horregatik, aurreikusten dugu sare sozialen funtzionamendu eta arriskuen inguruko formazioa lantzea. 

Aurkezpenean, burutu dugun oro erakutsi diegu ikaskideei. Batetik, sites-a, bereziki, sortutako blog honen bitartez landu nahi ditugun helburuak ikus zitzaten, eta bestetik, bloga bera, bertan, blogaren nondik norakoak, egoera, arriskuak eta aholkuak definitu ditugularik. 

Azkenik, talde ebaluazioa egin dugu. Horren harira esan beharra daukat, egindako lanarekin, baita aurkezpenarekin ere, eroso eta gustura sentitu naizela, talde-lanean ederki moldatu garelarik. Bide batez aipatu, proiektu honen bitartez, IKT-ak hezkuntzan modu koherente eta zentzudun batez txertatzen ikasi dudala, era berean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan metodologia aldaketa bat bultzatzen delarik.

Jarraian dituzue ikusgai, proeiktua burutzeko erabili ditugun orrialde eta lan guztiak:

SITES
BLOGA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina