2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

ZERTAZ ARITUKO NAIZ BLOG HONETAN?

Aupa! Lehen Hezkuntzako ikaslea naiz. IKT ikasgaian blog bat sortu eta argitaratu behar dugu, bakoitzak nahi duen gaiaren inguruko bloga eratu dezakeelarik, betiere, hezkuntzarekin lotura duena. Horregatik, klaseko blog bat sortzea erabaki dut, ni ikasgelako tutorea izango banintz bezala, ikasleen zalantzak eta galderak argitzeko helburua izango duena.

Modu horretan, ikasleen dudak argitzeko eta informazioz hornitzeko klasean landutako edukiak, txango edo irteeren informazioa, ordutegia eta egutegia, etab. eskegiko dut klaseko blog honetan.